EN TOL SARMIENTO

27 de Marzo de 2020. Jimmy Jazz. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:30h. 9€/12€

ETS edo En Tol Sarmiento taldeak (Iekora, Araba, 2005) urrats erraldoia eman du aurrera. ETS tal-dearen bosgarren diskoaren izenburua bera printzipioen adierazpena da: Aukera berriak. Taldeak garden azalduko digu letretan bizitzan agertzen diren ate zahar eta gazteetan edo norabide asko-tariko bidegurutzeen aurrean aukera berriak sorraraziko zaizkigula eta ditugula, hemen eta orain-go abagunea baliatu eta profitatu hamaika koloreek dakartzaten sentipen multzoekin gozatzeko, bizitzarekin bat egiteko muturreraino. Ez da gonbidapen inpertsonala, gu indartsu baten bizipo-zarekin gertaerei musu eman eta jatortasunetik besarkatu aldameneko pozgarritasunak.

Aukera berriei zin egitean datza bizitza, eta etenik gabe. Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldea-ren soinua berritu egin da eta are erakartzaileagoa gertatuko zaigu. Has dadila aukeren dantza!

Visitas
329
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios