Txakur Gorria eta Peru Galbete " H-Artzetik, poesia musu zapietan"

29 de Marzo de 2020. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Gonbidapenakin

Joxe Anton Artzeren ibilbide poetikoaren irakurketa eta berrinterpretazio bat egitea da ikuskizun honen helburua. Sorkuntza prozesu kolektibo baten bidez poeta eta bere obra ezagutu, eta gaur egungo galbahetik igaro ondoren egindako kontaketa bat da. Bilboko Loraldia jaialditik jasotako proposamen batekin ekin zioten proiektuari Txakur Gorria kolektiboko kideek eta Peru Galbete musikariak.

Diziplina ezberdinak elkartzen dituen ordubete inguruko emanaldia da; Artzeren poemen eta beraien errezitaldia, zuzeneko musika, arte plastikoak, ikus-entzunezko proiekzioa… barnebiltzen dituen ikuskizuna da. Artzeren obra guztia bildu, irakurri eta aukeraketa bat egin ondoren, horri forma eman eta eszenaratzeko modua bilatu dute Txakur Gorria kolektiboko kideek.

Taula gainean Peru Galbete Labiano eta Txakur Gorria kolektiboko Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal Salegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Mariñe Arbeo Astigarraga arituko dira.

Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa izango da.

Oharrak:

  • Gonbidapenak eskuratzeko epea martxoaren 23an irekiko da (goizeko 11:00etan).
  • Oihaneder Euskararen Etxean bertan gonbidapena lortzeko aukera egongo da.
  • Lagun bakoitzak gehienez 2 gonbidapen eskuratu ditzake.
  • Aforo mugatua.

Gonbidapenak hemen

 

Visitas
377
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios