FESTIVAL LORALDIA 2020: Hamaika desira!

27 de Marzo de 2020. Diferentes localizaciones. Bilbao /// Bizkaia. 11:00h. Ezberdinak/Distintos

20 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 15 gune euskararen plaza bilakatuko dira. 

Loraldia Festibalaren seigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bilboko Rekalde aretoan. Martxoaren 10a eta 29a bitartean egingo da jaialdia, Bilbon eta euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Iparragirre. Izan ere, aurten, 200 urte beteko dira Urretxuko bardoa jaio zenetik. “Iparragirre bizizale amorratua izan zen, baina guk haren bizitzan ibili ziren emakumeen begietatik ikusiko dugu; Joseba Sarrionandia; Agustin Xaho; edo Fermin Muguruza, besteak beste”, azaldu dute antolatzaileek. 

Horretaz gain, Nazioarteko hainbat pertsona ere gogora ekarri eta “gure begiradaz berrinterpretatuko ditugu, izan ere, Bob Dylan euskara unibertsora ekarri dugu eta Lisboako fadoak ere plaza izango du. Fernando Pessoak Sarrionandia gonbidatuko du ardo berdea edatera Casa do Fadon. Loraldiaren sormenak ez baitu mugarik, ez denboran, ez espazioan ere”. 

Hamaika desira! lemapean dator aurtengo Loraldia. Izan ere, diziplina anitz, askotariko formatuak eta mota ezberdinetako ekintzak izango dira. Aurtengo edizioan teatroa, dantza, musika, literatura, zinema, gastronomia eta bertsolaritza presente izango dira, baita rol joko bat ere.  

Musikarekin emango diote hasiera seigarren edizioari. Joseba Martin kazetariak euskal musikaren historia bat ekarriko du martxoaren 10ean Bira! kultur gunean, bi menderen arteko bilakaera aztertuz. Izan ere, Iparragirre eta Urdangarin kantautoreren arteko sokari tiraka gure nortasuna azalaraziko du. Kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko. 

Mikel Urdangarinek berak eskainiko du kontzertua martxoaren 12an Arriaga Antzokian. Kantautorea lehenengoz bakarrik pianoarekin arituko zaigu oholtzan. Errepertorio zaharra izango du abiapuntu, azken bi urteetan ondutako bertsioak plazaratzeko asmoarekin baina sorkuntza berri zenbaiti uko egin gabe. 

Martxoaren 16an, Bob Dylan artista eta literaturgilerik bikainenetakoaren omenez antolatutako ikuskizunaz gozatuko dugu Bidebarrietako liburutegian. Bertan Minesotako kantautorearen zenbait kantu hilezkorren letrak euskaraz entzun ahal izango dira. Iker Diaz Letamendi aktoreak (itzulpengintzaz ere arduratu da) errezitatu egiten ditu, Adolfo García perkusionistak pultsu literarioari eusten dion bitartean. 

Euskal Herriko ardoa eta gazten dastaketak eta Iparraldeko emakumezko ahotsen kantek bat egingo dute martxoaren 20an Bira! kultur elkartean. Jon Martinez sommelierrak ardo-bidaia egingo du Euskal Herrian zehar, eta Aire Ahizpek eratuko dute soinu banda. 

Egun berean aurkeztuko du Thierry Biscary kantari baxe nafarrak Muda izeneko proposamen artistikoa Azkuna Zentroan. Uxue Alberdi, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiaren hitzak erabili ditu abestiak ehuntzeko. Proiektu honen musikari gehienek musika tresna sokadunak jotzen dituzte: gitarrak, mandolina, kontrabaxua, txeloa eta eskusoinua eszenan izango dira. 

Alos Quartet laukoteak Lau izeneko diskoa kaleratu du aurreko urtean eta horrekin batera taldearen 20. urteurrena ospatzeko egin duen kontzertu sortaren arteko azkena egingo du martxoaren 21ean Euskalduna Jauregian. Sormen festa honetara bi dantza unibertso gonbidatu dituzte: alde batetik, Aukeran Dantza Konpainia sustraietatik sortzen diren soinuei kolore eta mugimenduz janzteko; bestaldetik, Amaia Elizaran, dantza garaikidearen irudimena eszenaratzeko. 

Musika, marrazkiak eta irakurketa dramatizatua uztartuko dituzte martxoaren 22an Itsasmuseumen. Zuberoatik datorkigu XIX. mendeko historian izan dugun pertsonaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta 2 gure eskubide historikoen sortzailetako bat dela diote historiagileek. Asisko Urmenetak Xahoren irudia nabarmentzeko AztiHitza komikia sortu zuen.

Lan honekin, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi zuen. Orain ikuskizuna plazaratuko dute. Asisko Umenetak marrazkiak eta solasak gidatuko ditu. Irakurketa dramatizatuan, berriz, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantua emanez Ihitz Potorena. 

Martxoaren 28an, Fermin Muguruza izango dugu ikusmiran. Jakin badakigu Ferminen kantak ez direla sekula zahartzen. Horregatik, manifestu berri bat idatzi nahi izan dugu eta festa baten bidez eskaini. Kafe Antzokian izango dira Mad Muasel & La Tokokera Kumbia Power, Juantxo Arakama (Glaukoma) & Asmathic Band eta Nerea Erbiti, Ion Celestino & Eskola Ergatiboa

Teatroa 

Loraldia Kultur Elkartearen produkzio propioa da Iparragirre. Bihotzeko Joxe Mari ikuskaria. Ikuskizuna Tanttaka, Demode Quartet eta Loraldiaren arteko ko-produkzioaz sortu da. Iparragirreren ondareari hautsa kentzeko sormen artistikoa aurkeztuko dute martxoaren 11n Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarainek Arriaga Antzokian, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean. Iparragirrek ezagutu zituen emakumeen ikuspegia eszenaratuko dute eskutitzen bidez; eta testuekin batera bardoen kantak entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek, Angel Unzu kitarra jolearen eskutik. Hortaz, fikzio gutunez osatutako kontzertu eszenikoa izango da. 

Martxoaren 27an ospatuko dugu Teatro Eguna. La Fundición-en ikusi ahal izango dugu Lurrun minez izeneko lana. Hiru homosexualen arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Orain dela urte bete, Galder Perezek idatzi zuen gidoia; lan honekin Café Bar Bilbaoren teatro lan laburren saria irabazi zuen. Eta orain estreinaldia dator Loraldian. Esan bezala, sauna batean hiru gizon elkartuko dira eta horien arteko hitz-aspertuan hainbat gaiez eztabaidatuko dute. Nabarmenduko dugu Joseba B. Lenoir musikagilearen presentzia teatro lanean. 

Gauean, teatro-afaria izango dugu Mirigorri Kultur Elkartean. Ederto afaltzeaz gain, teatro esketxekin gozatzeko aukera izango dugu. Mahai artean bi bikote azalduko dira. Zizka-misketan, Komuna teatro laburraren umorea; azkenburukoan, berriz, Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinezen irudimen zorrotza. Horrez gain, Lurrun Minez antzezlana zuzendu duen Olatz Gorrotxategi sortzailearekin berba egiteko aukera izango dugu.

Literatura 

Martxoaren 14ko goizean Metro Bilbaoko San Mameseko geltokian ekintza berezi bat burutuko dugu, Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Elkarteak bultzatutako Irakurri mesedez kanpainarekin bat egiten du Loraldiak. Eszenatoki bat jarriko dugu elkarlanean San Mames geltoki intermodalean eta bertan testu literarioak, bertsoak eta musika entzuteko parada izango dugu. Zenbait idazle, Paddy Rekalde, Nere Arrien eta Ekaitz Goienetxe, besteak beste, testuak irakurriko dituzte. Beraiekin batera, Miren Amuriza eta Ohiana Bartra bertsolariak eta Nerea Alberdi musikaria bibolinarekin izango ditugu. 

Yoseba Peña idazlearen nobela batetik abiatuta sortu da Hariak sentikaria eta emakumea, memoria zein isiltasuna dira bere osagarri nagusiak. Lau emakumeren bizitza-pasarteak hartuko ditu kontagai martxoaren 14an Itsasmuseumean bertso, testu literario, kanta eta audiobisualen bidez. Horretarako, Rafa Rueda, Iraia Elias, Nahikari Gabilondo eta Yoseba Peña izango ditugu gurekin. 

Hurrengo egunean, martxoaren 15ean, Guggenheim Bilbao Museoan Manipulazio estrategiak ikuskizuna izango dugu. Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Pettik, goi-mailako musikariz inguratuta. Hain zuzen, hedabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk pentsalariak. Hamar estrategia destilatu, eta poesia bihurtu ditu Harkaitz Canok. Eta kanta ez, gezi bilakatu ditu Pettik bere ahotsaren eta musika-senaren bidez. Hala, gaurkotasun beteko auzi baten ituan jotzen du, mezu zorrotz eta argigarriz. Manipulazioari aurre egiteko kultura-artefaktua. 

Martxoaren 17an, poema berriak plazaratuko ditu Miren Agur Meabek Bidebarrieta liburutegian, Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe ikuskizunean aurkeztuz. Egilearen ohiko gaiak azalduko zaizkigu: oroitzapenen gaurkotzea, nortasunaren berrespena, indarkeriazko ekintzekiko ardura edota hitz poetikoaren balioa eta eginkizuna. Asmo horretan, zenbait emakume esanguratsu izango ditu solaskide, hala nola Mary Shelley, Marguerite Yourcenar, Ellen Ripley tenientea edota Brontë ahizpak. Ikuskizun poetiko honen soinu bandari dagokionez, Amorante gonbidatu du, eta Aitor Gametxoren ikus-entzunezko sormenak ilustratuko du giroa. 

Joseba Sarrionandiak eta Fernando Pessoak ere euren lekua izango dute aurtengo Loraldian. Martxoaren 18an, idazle bien hitzordu literario bat irudikatuko dugu Itsasmuseumen. Mikel Antzak erronka hartu du eta hitzorduari berba jarri dio. Beste aldetik, Lisboatik datorkigu kantari gazte bat: Diana Villarinho. Fadogile berri honi esker eta Albisuren begira literarioari esker Pessoaren eta Sarrionandiaren Lisboara abiatuko gara. 

Martxoaren 23an, Xabier Berasaluze, Leturiaren Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea Liburuari buruzko solasaldia izango dugu Elkar dendan. Astebetean panderoa ikasteko metodoa eta DVDa eskaintzen du liburu honek, baina, horrez gain, Leturiak bere bi

panderorekin izandako elkarrizketa, non bere ibilerak kontatzen dituen, trikitilarien munduko ohiturak eta bitxikeriak azalduz, abentura xelebre eta pasadizo mundialekin batera. 

Karmele Jaioren Aitaren etxea liburuaz jardungo gara martxoaren 25ean Elkar dendan. Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez, generoaren eraginaz eta familietan sortzen diren isiltasunez ari da Karmele Jaioren azken eleberria. 

Egun berean, Muga proiektua ikusteko aukera izango dugu Euskararen Etxean, zentro honetako arduradunek sortutako Hi(zki)bridoak programaren baitan. Xabier Montoiaren Anfetamiña liburutik abiatzen da. Berez, disziplina anitzeko ikuskizuna da. Poesia, musika eta ikus-entzunezkoak batzen dituen ekinaldi artistikoa, hain zuzen. Anfentamiña izan zen Xabier Montoiaren lehen poema liburua eta Alberto Gonzalez musikariak (Aterkings, Uler 600 edo 6nemen9 banden partaidea) kanta bihurtu. Horrez gain, proiektua burutzeko Iñigo Romera (Cancer Moon, El Inquilino Comunista...), Iñigo Eguillor (Gringo, Trampas...) eta Itziar Beristain (taldearen ahotsa) batu ditu. J.A. Goñi Areta Juxe argazkilaria izan da proiekzioen irudien egilea. 

Eta literaturarekin amaitzeko, Iñigo Astiz idazlearen Analfabetoa liburua ixten duen testua oinarri hartuta, mende honen mamuei eta itxaropenerako zantzuei eskainitako poema irakurketa eszenikoa prestatu dute Astizek berak eta Mikel Ayerbek: Högeitavat. Martxoaren 26an egingo dute La Fundición-en. 

Dantza 

Dantza ikuskizunak ekarriko ditu ere aurtengo Loraldia Festibalak. Rafa Eizagirre, Iñaki Maruri, Bitxor Pastor eta Ander Sanchez izango ditugu martxoaren 13an BBK Salan, klakea, txalaparta eta pianoa uztartzen. Errepertorioa oso anitza izango da: espatadantza jazz mundura eramanda, afrikar eta asiar erritmoak agertuko dira edota alakiketa bat umorez josiko dute. Musika eta dantza, biak batera ikuskizun bitxi, bakarra eta erakargarri batean. 

Martxoaren 15ean, Diagonalean zehar koreografia plazaratuko du Mizel Theret iparraldeko dantza sortzailerik garaikidenetakoak. Esku pilotarien keinua du abiapuntu. Pilotariaren keinu hori testuingurutik atera eta moztu egingo du koreografoak. Gero mugimendu horiek dantza abstraktu bihurtu dira. 

Bertsoari mugimendua emango dio Haatik Dantza Konpainiak martxoaren 19an Azkuna Zentroan, Errimak bi oinetan ikuskizunarekin. Garai bateko, gaurko eta emanaldirako sortutako bertsoekin osatutako ikuskizun dibertigarri, berri bat da. Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso eta bertsolari gehiagoren errimekin egingo dute dantza bost dantzarik.

Domo itxura duen karpa txiki baten barruan dantzari bat. Ikusleak hiru urtetik aurrera. Dantzariak kantari ekingo dio. Gertu-gertu dantza garaikidea eta herri tradizioa uztartzen ditu O! lanak. Hunkidura kuttunak. Irudika dezagun itsaso zabalean harri bat altxatzen. Handitasunean koskorra. Mitologiaren izadi bat, agian. Lurralde miresgarri honetan mugimenduak eta haren itzalak harritzen gaitu. Espazio zirkular honetan ikusle ttipiak eta handiak partaide dira. Iparraldetik datorkigu proposamen artistiko xarmangarria. 

Dantza garaikidea eta herri tradizioa gertutik bizitzeko aukera izango dugu martxoaren 21ean Azkuna Zentroan, Pantxika Telleria koreografoaren bidez. 

Zinema 

Zinemari dagokionez, edizio honetan bi film pantailaratuko ditugu; Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa eta Josu Martinezek zuzendutako Anti film laburra. Biak martxoaren 24an Arte Ederretako Museoan. Muga deitzen da pausoa Xixongo Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen eta Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.cat jaialdian dokumental onenaren saria irabazi zuen. Anti film laburrak, berriz, Argentinan, Madrilen, Bilbon eta Lekeition saritutako Josu Martinezen lan hau Baxenafarroko Bizkarsoroko herrixkako eskola batean kokatzen da 1921eko neguan. Euskaraz berba egiten duten ikasleak ANTI izeneko ziri mutur batekin markaturik izango dira, juduak edo agoteak bezalaxe. 

Bertsolaritza 

Martxoaren 29an, Garbiñe Ubeda idazleak etorkizunari buruz idatzitako Zaharkitze programatua izeneko testuaren gainean inprobisatuko dute Alaia Martin eta Onintza Enbeita bertsolariek Guggenheim Bilbao Museoan. Testuaren irakurrialdiari Don Inorrez taldeak jarriko dio soinu banda. Hauxe da geroari begira Loraldiak antolatzen duen seigarren hitzordua, eta festibalari amaiera emango diona. 

Gorordodromoa 

Martxoaren 28an rol joko bat egingo dugu. Gorordodromoa Azkuna Zentroko hallean eta mediatekan kokatuko dugu eta bertan bost mahaitan banatuko dira hogei jokalariak. Jokalariek euren pertsonaiak sortuko dituzte eta mahai bakoitzean maiztez edo narratzaile bat izango dute. Abiapuntua Atopia liburuan datza. Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburuarekin jokatuko dugu.

Loraldia Eskola 

Loraldia Eskola abian jarri genuen euskal kulturaren transmisioa haur eta gazteen artean sustatzeko. Ikasturtean zehar proiektu ezberdinak bideratu dira zenbait ikastetxetan. Loraldia Festibalean horietako bien emaitzak plazaratzeko tenorea heldu da. Ikasleek sormena izan dute ikasgai eta Getariako Iturzaeta Herri eskolan eta Dimako Ugaran Herri Eskolan loratu dira gazte-pastoralak. Zuberoako Pastorala formatua gaurkotu eta ikuskizuna prest dago. Getarian Lehen Mundubira izan da gidoiaren haria, Diman, berriz, Mitologian murgildu dira. Martxoaren 27an egingo dute ikuskizuna, Azkuna Zentroan. 

Elkarlan bereziak 

Loraldia Festibalak erakunde, eragile, sortzaile eta elkarteen arteko elkarlana sustatzen du eta ekimen ugari kolaborazioari esker plazaratzen dira. Seigarren edizio honetan ere, badira elkarlan bereziak. 

- Guggenheim Bilbao Museoaren TopARTE programa - Bilbao Poesia - La Fundición - Iparraldeko Euskal Kultur Elkartea (EKE) - Euskararen Etxeak plazaratu duen Hi(zki)bridoak programa - Zinegoak - Mirigorri Kultur Elkartea - Izar & Star programa - Euskal Idazleen Elkartea 

Lorazain komunitatea eta Lorazain Eguna Lorazain figura Loraldiaren lagunari dagokio, festibalaren komunitatea osatzen duten norbanakoek. Hauek deskontu bereziak lortzen dituzte festibaleko ekintzetako sarreretan eta beste ekintza berezi eta esklusibo batzuk bideratzen ditugu beraientzako. 

Edizio honetan zenbait abantail edo ekintza berezi prestatu ditugu Lorazainentzat. Alde batetik sarreren prezio berezia eta doako ekintza batzuen eskaintza. Honetaz gain, aforo txikia duten ekintza batzuetan sarrera lehenetsia daukate Lorazainek. Eta, bereziki, beste bi ekintza jarri ditugu martxan seigarren edizio honetan: Mikel Urdangarinen etxean kontzertu pribatu batez gozatzeko aukera eskaini diegu zozketaren bitartez zorionekoak izan diren lagun batzuei. Eta edizio honetan Lorazain Eguna ospatuko dugu baita ere: martxoaren 20an eskaintzen diguten babesa eskertuko diegu, Thierry Biscaryk eskainiko duen kontzerturako doako sarrera emanez. Egitaraua.

La sexta edición del Festival Loraldia recordará a algunos de los referentes de la cultura en euskera como, Iparragirre, entre otros. Y es que se cumplen 200 años desde que naciera el bardo de Urretxu. Iparragirre era un vividor apasionado, pero nosotras lo vamos a ver desde los ojos de las mujeres que lo conocieron; Joseba Sarrionandia; Fermin Muguruza o Agustin Xaho, entre otros, serán otras de las personalidades de la cultura que estarán presentes en esta edición del festival.  

También acercaremos a nuestra visión y reinterpretaremos varias personalidades internacionales; así, por ejemplo, acercaremos a Bob Dylan al universo del euskera. El fado de Lisboa también tendrá plaza en ésta edición: Fernando Pessoa invitará a Joseba Sarrionandia a beber vino verde en Casa do Fado. Porque la creatividad del Loraldia no tiene límites, ni en el tiempo ni en el espacio.

Lema de esta edición y áreas 

Hamaika desira! es el lema elegido para esta edición y representa lo que sucederá en Loraldia: numerosas disciplinas, formatos diferentes y actividades de todo tipo. En esta edición se podrá disfrutar de propuestas de teatro, danza, música, literatura, cine, gastronomía y bertsolaritza; e incluso desarrollaremos un juego de rol. Durante 20 días podremos disfrutar de propuestas culturales en euskera innovadoras en todos sus ámbitos.

Debajo del vídeo las áreas y su extensa como apasionante programación.

 

Música

El periodista Joseba Martin ofrecerá el 10 de marzo una historia de la música vasca en el espacio cultural Bira!, analizando la evolución entre dos siglos. Tirando de la cuerda que durante doscientos años ha unido a Iparragirre y Mikel Urdangarin encontraremos nuestra personalidad como pueblo. Porque un pueblo que canta nunca morirá. El propio Mikel Urdangarin actuará el 12 de marzo en el Teatro Arriaga.

El 16 de marzo disfrutaremos en la Biblioteca Bidebarrieta de un espectáculo en el que acercaremos al euskera a Bob Dylan, uno de los artistas y literatos más destacados. Sus letras le llevaron a conseguir el Premio Nóbel de literatura, ahora son traídas al mundo del euskara. El actor Iker Díaz Letamendi (que también se ha encargado de la traducción) y el percusionista Adolfo García, crearán la atmósfera dylaniana para un singular espectáculo de literatura y percusión. 

La cata de vinos y quesos de Euskal Herria y las canciones de las voces femeninas de Iparralde se fusionarán el 20 de marzo en el espacio cultural Bira!. El sommelier Jon Martinez realizará un viaje de vino por Euskal Herria, y Aire Ahizpak formarán la banda sonora. Ese mismo día, el cantante Thierry Biscary presentará en Azkuna Zentroa un proyecto muy personal. Muda es un desacerse de pieles anteriores para empezar una revolución interna.

El cuarteto Alos Quartet ha publicado el año pasado su disco Lau, con el que ha celebrado su 20 aniversario y actuado por numerosas plazas. El 21 de marzo en el Euskalduna dará por finalizada esta gira de celebración. A esta fiesta creativa han sido invitados dos universos de danza: por un lado, la compañía de Danza Aukeran, para vestir de color y movimiento a los sonidos que surgen de sus raíces; por otro, Amaia Elizaran, que pondrá en escena la imaginación de la danza contemporánea.

El 22 de marzo en Itsasmuseum se fusionarán música, dibujos y lectura dramatizada. Agustin Xaho es uno de los creadores de la conciencia nacional vasca y es el objetivo de este viaje que inicia Asisko Urmeneta con un cómic, por el que le fue otorgado el Premio Euskadi de Literatura, y que ahora se convierte en espectáculo de dibujos, lecturas dramatizadas y música de Ihintza Potorena.

El 28 de marzo vamos a renovar y versionar las canciones del viejo comandante Fermin Muguruza en el Kafe Antzokia. Sabemos que sus canciones nunca envejecen. Por eso, el proyecto de Izar&Star, ha invitado a un grupo de músicos que, como Muguruza, son claros exponentes de los nuevos tiempos del universo euskaldun. Sonarán las canciones de la banda sonora de nuestras vidas desde la mirada renovadora de Mad Muasel & La Tokokera Kumbia Power (dancehall), un nuevo grupo de ska-reggae-hip hop creado para la ocasión por Juantxo Arakama (Glaukoma) y de los siempre imprevisibles navarros Ion Celestino, Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa.

Teatro

Joli Pascual, Ainara Ortega y Ane Gabarain realizarán el 11 de marzo una creación artística para despojar de polvo al patrimonio de Iparragirre. Iparragirre. Bihotzeko Joxe Mari escenificará, a través de unas cartas, la visión de las mujeres que el bardo conoció. Estos  textos irán acompañados de sus canciones, con Angel Unzu a la guitarra. Será, por tanto, un concierto escénico compuesto por cartas de ficción.

El 27 de marzo celebraremos el Día del Teatro. En La Fundición disfrutaremos del estreno de la obra Lurrun minez. Ésta muestra un encuentro de tres homosexuales en una sauna; todo empieza como una fiesta pero terminará con un duro enfrentamiento dialéctico. Una reflexión sobre las relaciones de poder. Escrita por Galder Perez, ganó el Premio de Guiones de Teatro Breve del Café Bar Bilbao en 2019.

Por la noche, tendremos una cita especial en una cena teatral. Dos propuestas artísticas de Arantzazu Sanz, Irati Agirreazkuenaga y Mikel Martinez, que mostrarán su creatividad entre los comensales. Además contamos con Olatz Gorrotxategi,  la directora del espectáculo Lurrun Minez, estrenado horas antes en La Fundición. Esta cena la celebraremos en Mirigorri Kultur Elkartea.

Literatura

El 14 de marzo por la mañana nos trasladaremos a la estación de metro de San Mamés, donde, de la mano de Euskal Idazleen Elkartea, escenificaremos una acción relacionada con la campaña Irakurri, mesedez. Se trata de una exposición en diferentes estaciones de Metro Bilbao que da visibilidad a textos literarios escritos por creadores/as de Bizkaia. Llega a Loraldia con un pequeño escenario, por donde pasarán algunos/as de los autores/as participantes, junto con la bertsolari Miren Amuriza y todo amenizado con el violín de Nerea Alberdi

La novela de Yoseba Peña se convierte en Hariak, espectáculo que aúna mujer, memoria y silencio. El día 14 de marzo en Itsasmuseum conoceremos la vida de un puñado de mujeres entre canciones, bertsos, textos literarios y audiovisuales. Maria Teresa Verdes, aquella militante del Emakume Abertzale Batza, será una de ellas. Para ello, contaremos con Rafa Rueda, Iraia Elias, Nahikari Gabilondo y el propio Yoseba Peña. 

Al día siguiente, el escritor Harkaitz Cano y el músico Petti llevarán a escena un proyecto que aúna pensamiento, poesía y música. Basado en un ensayo de Noam Chomsky sobre las estrategias de manipulación mediática, Harkaitz Cano ha destilado diez estrategias, convirtiéndolas en poema. Y Petti las ha transformado no en canción, sino en flecha, a través de su voz y su instinto musical. Traerán a la escena, acompañados por músicos de primer nivel, Manipulazio estrategiak. Un espectáculo de mensaje crítico e imprescindible.

El 17 de marzo, Miren Agur Meabe publicará nuevos poemas en la biblioteca Bidebarrieta, presentándolos en el espectáculo Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe. Hablará sobre temas habituales: la actualización de los recuerdos, la confirmación de la personalidad, la preocupación por los actos violentos, el valor y la función de la palabra poética… La escritora lekeitiarra ha invitado a Amorante y a Aitor Gametxo para que uno ponga la banda sonora y el otro su mirada audiovisual. Eneritz Artetxe llega del mundo teatral para coser este singular encuentro con la mirada poética de una gran escritora.

Joseba Sarrionandia y Fernando Pessoa también tendrán su espacio en esta edición. El 18 de marzo representaremos en Itsasmuseum una cita literaria de ambos escritores. Este encuentro sería en una Casa do Fado de Lisboa. Para ello hemos invitado a cantar a la joven fadista Diana Villarinho. El reto de poner voz a la cita lo ha asumido el escritor Mikel Antza.

El 23 de marzo, tendremos una charla en la tienda Elkar sobre el libro Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea, de Xabier Berasaluze. Este libro-DVD nos ofrece un método para aprender a tocar el pandero en una semana. Este método se complementa con historias reales que ilustran el universo de la trikitixa. 

El 25 de marzo volveremos a Elkar para conversar en esta ocasión con Karmele Jaio sobre su última novela, Aitaren etxea. Ésta trata sobre las formas de construir y transmitir la masculinidad, la influencia del género y los silencios que surgen dentro de la familia. 

El mismo día tendremos la oportunidad de ver el proyecto Muga. La historia de esta propuesta multidisciplinar (poesía, música y audiovisual) comienza cuando David Bowie se cortó el pelo. Así lo hacía saber Xabier Montoia en su primer libro de poemas Anfetamiña. Estos poemas  se han convertido, casi cuarenta años después, en canciones compuestas por Alberto González. Este músico bregado en varias bandas ha reunido a un cuarteto de rock, liderado por la voz de Itziar Beristain. Podremos disfrutar de este espectáculo en Euskararen Etxea, dentro del ciclo Hi(zki)bridoak.

Y para terminar con la literatura, a partir del texto que cierra el libro «analfabeto» de Iñigo Astiz, el propio Astiz y Mikel Ayerbe han preparado una lectura escénica de poemas dedicados a los fantasmas y signos de esperanza de este siglo: Högeitavat. El juego teatral que han preparado hace de este recital que pueda ser considerado una performance. Se celebrará el 26 de marzo en La Fundición.

Danza

Rafa Eizagirre, Iñaki Maruri, Bitxor Pastor y Ander Sánchez actuarán el 13 de marzo en la Sala BBK. Un espectáculo singular que junta en escena el claqué, la txalaparta y el piano. La tradición de Broadway se fusiona con los ritmos vascos y salta a mundos sonoros africanos o asiáticos. La música y la danza del claqué son los ingredientes de esta propuesta original y muy atractiva.

El 15 de marzo Mizel Theret vuelve a Loraldia después de estrenar Lekeitioak, con una nueva coreografía, Diagonalean, situada en una diagonal. Un trabajo unipersonal, con el silencio y un espacio vacío como geografía y un punto de partida situado en el gesto de la mano del pelotari. Un gesto tradicional que se convierte en danza contemporánea, una nueva experimentación que busca provocar nuevas emociones.

La compañía Haatik Dantza dará movimiento al bertso el 19 de marzo en Azkuna Zentroa, con el espectáculo Errimak bi oinetan. Un espectáculo que parte de la encrucijada entre la creación de los bertsolaris con la danza. Cinco dantzaris bailarán con las rimas de Sustrai colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Uxue Alberdi, Odei Barroso, entre otros.

El día 21 de marzo llega una propuesta artística desde Iparralde que nos invita a introducirnos en un domo y gozar de un solo de danza contemporánea para público mayor de 3 años. O!, un espacio circular donde el movimiento y la canción tradicional nos envuelven y emocionan. Podremos vivir de cerca la danza contemporánea y la tradición popular a través de la coreógrafa Pantxika Telleria en Azkuna Zentroa.

Cine

En la programación audiovisual de esta edición se proyectarán dos películas el día 24 de marzo, en el Museo de Bellas Artes. Muga deitzen da Pausoa, el último documental realizado por Maider Oleaga: realiza un acercamiento a la figura de Elbira Zipitria, fundadora de la primera ikastola en Donostia tiempos del franquismo. Y Anti, un cortometraje dirigido por Josu Martinez en el que nos recuerda cómo hace un siglo a los niños y niñas vascohablantes de la Baja Navarra se les señalaba por no hablar en francés.

Bertsolaritza

El 29 de marzo, las bertsolaris Alaia Martin y Onintza Enbeita improvisarán en el Guggenheim  desde un texto sobre el futuro escrito por Garbiñe Ubeda titulado Zaharkitze programatua. A la lectura del texto le pondrá la banda sonora el grupo Don Inorrez. Un espectáculo multidisciplinar, que se ha convertido en un clásico, con el que se cierra este festival de primavera.

Juego de rol: Gorordodromo

Por primera vez, hemos organizado un juego de rol creado en euskara. El Gorordodromo estará instalado en Azkuna Zentroa el día 28 de marzo. Una veintena de jugadores, divididos en equipos, vivirán una nueva experiencia basada en el libro Atopia. Invitamos al público a que acuda como espectador.

 

Visitas
359
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios