39. PASAIAKO UMOREZKO ANTZERKI JARDUNALDIAK 2020

18 de Octubre de 2020. Diferentes localizaciones. Pasaia /// Gipuzkoa. 11:00h. Doan. Gratis. Free!

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 39 urte beteko dituzte aurten, hori da sasoia!

Urriaren 16tik aurrera Pasaiako plaza umorez betetzeko erronka dugu.

Egitaraua

Urriaren 16an ARTEKALEk antolatutako KALELUIA izeneko jardunaldiekin bateratu dituzte aurtengo Jardunaldiak.

Urriaren 17ko eguerdian TOMAXEN ABENTUREKIN gozatu ahalko dute Pasaitar txikienek Trintxperpen.

Arratsaldean, aurtengo MAX sariak irabazi dituen Zanguangoren BESTALDEAN eskainiko dute Antxon.

Urriaren 18an, Tarregako Firan aipamen berezia jaso zuen Guillém Albaren CALMA izeneko ikuskizuna izango da ikusgai, Donibaneko Kulturgunean

Urriaren 23an, aurten Donostiako Antzerki Sariko irabazle izan den ATX teatroaren ZAZPIAK BAT ikuskizuna eskainiko dute San pedroko Udal aretoan.

Hilaren 24an, familiei zuzendutako eskaintza izango da Donibaneko Kulturgunean, Markeliñeren KARTOIBIRAKA ikuskizun parregarriarekin.

Urriaren 25ean, bukatzeko, Donostiako Poltsiko Antzerki Saria jaso duen ANARKIA RELACIONAL izeneko ikuskizunarekin barre algarak bermatuta izango dira.

 

Visitas
117
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios