MIKEL SOTO "Suak pizten direnean"

21 de Febrero de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Urtetan editore izan ondoren, Suak pizten direnean poemategia idatzi du Mikel Sotok bere belaunaldi politikoaren kronika poetiko bat eginez, kontzientzia politikoaren iratzartzea, borroka-urteak, atxiloketak, torturak eta kartzela kontatzen dituena, pasioz bezainbateko zintzotasunez, belaunaldi horren borrokak, porrotak zein ametsak erretratatuz.

Euskal Herrian hainbat saio egin ditu izen handiko idazle, musikari eta artistekin eta Gasteizen ere eskainiko du errezitaldia, Oihaneder Euskararen Etxean, Pettiren zuzeneko musikak lagunduta.

Visitas
346
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios