ESKILARAPEKO SOINUAK: EKIZA

25 de Febrero de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:30h. Doan. Gratis. Free!

Eskilarapeko Soinuak zikloko kontzertuek aurrera darraite otsailean ere, eta oraingo honetan Ekiza izango da Oihanederren..

Bakarkako proiektu honetan Jurgi Ekiza biluztu egiten da, bere irudirik pertsonalena erakusten du. Entzulea musikan murgiltzea du helburu. Kantautore giroko tarte lasaiak eta rock estiloko momentu intentsoagoak uztartzen baditu ere, isiltasunak paper garrantzitsua jokatzen du musikariaren lan honetan.

2016an, Willis Drummond taldeko gitarrista eta abeslaria den Jurgi Ekiza bere taldearen etenaldia profitatu zuen lehendabiziko diska bat argitaratzeko (bH036-LP, Bidehuts). Eta zuzeneko emanaldiak egiteari ekin zion. EKIZAk, kontzertu minimalista hauetan soilik bere ahotsa, gitarra akustikoa, loop station bat, eta zenbait gauzatxo erabiltzen ditu. Gaur egun, Willis Drummond berriro aktibitatean bada ere, artistak segitzen du bere bakarkako proiektuarekin.

Willis Drummond taldean abesten eta gitarra jotzen ezagutu genuen Jurgi, eta orain bakarka Ekiza ezagutu dugu, bere alderik pertsonalena.

 

Visitas
448
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios