OLATZ SALVADOR: "Aho uhal"

6 de Abril de 2021. Teatro Campos. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 10€

Olatz Salvador-ren musika ez da laua, labirinto bat dirudi. Suge baten antzera okertuz herrestatzen da gure azalaren gainetik. Sigi-saga doa aurrera eta gure ahulune eta zaurien inguruan bihurritzen da, leuntasunez, haien gainean ukendu bat zabaldu nahian bezala. Eta ukendua aldi berean da gozo eta mingots, atximurka eta laztana. Izan ere, gureak bezala sentiarazten dizkigu kantuetan azaltzen dituen beldurrak, hutsuneak, dardarak…

Bat egiten dugu barrenak nola baretu ez dakien ahots horren minarekin; baina, aldi berean, haren ahots leun eta biziak zerurantz begira jartzen gaitu, gure zauri zailenen gainetik zoriontsu izateko baimena dugula sinestaraziz. Zatoz, xuxurlatzen digu belarrira, utzi egunari gaua orbaintzen.

Eta gu bagoaz, lasaitu ederra hartuz.

Visitas
365
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios