PASCAL RAMBERT "Maitasunaren itxiera"

17 de Octubre de 2021. Antzoki Zaharra. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. 15€/20€

Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu du Pascal Ramberten La clausura del amor lan ospetsua, eta egileak berak zuzentzen ditu bi antzezle bikainak.

Maitasunaren itxiera antzezlanean, Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk pasioz eta gordintasunez eszenaratzen dute bikote baten haustura lazgarria. Pascal Rambert egile eta eszena zuzendari frantziarraren Clôture de l’amour lanaren euskarazko egokitzapena da Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana. Teatro Kamikaze taldearen La clausura del amor gaztelaniazko bertsioak ere arrakasta handia izan zuen. Oraingoan, Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztu eta sustatu nahi izan du antzezlan hau, eta, gainera, Pascal Rambert bera da zuzendaria.

Intentsitatea, emozioa, pasioa, gordintasuna, mina… horiek dira Maitasunaren itxiera lanaren interpretazioa ondoen azaltzen duten hitzetako batzuk. Hizkuntza da garrantzitsuena, egoera batzuetan tortura fisikoa baino eraginkorragoa baita. Bi maitale aurrez aurre, hainbat urtez eraikitzaile eta suntsitzaile izan duten harremana betiko itxi nahian.

Sarrerak hemen

Visitas
416
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios