OLATZ SALVADORREN KONTZERTUA

26 de Noviembre de 2021. Antigua Cofradia de pescadores. Ondarroa /// Bizkaia. 12:00h. 0
Ostiral honetan, azaroaren 26a, memoria historikoa ardatz duen Udagoieneko Ostera Hegan 2021 kontzertu zikloko hirugarren eta azken emanaldia jarriko da ikusgai udagoienekoostera.eus webgunean.

Olatz Salvador abeslariak bere azken lana, Aho uhal, aurkeztuko du Ondarroako Pasealekuan grabatutako kontzertu ikusgarri honetan. Leku eder bezain enblematikoa da hau, berton egon baitzen kokatua Saturraranareko emakumeen kartzela, non 1937 eta 1944a bitartean 4.000 emakumetik gora egon ziren gatibu oso baldintza gogorretan.

Olatz Salvadorrek bi lan argitaratu ditu: zintzilik eta aho uhal, eta azken honekin muga guztiak hautsi ditu, sekulako arrakasta erdietsi baitu, bai Euskal Herrian zein hemendik kanpo.

Kontzertu berezia izango da hau, ezbairik gabe, emozio eta sentiberatasunez betea, Olatzen berezko musika gozo eta eztiak paisaia ezin ikusgarriagoa izango baitu lagun.

Visitas
372
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios