ANONYME POPULAR: IGOR ELORTZA + RAFA RUEDA

25 de Mayo de 2023. San Agustin Kulturgunea. Durango /// Bizkaia. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Danak gara.

Igor Elortza bertsolaria. Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.

Rafa Ruedarekin landu ditu doinuak eta soinuak. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko. Dinamoa sormen gunekoen ikus-entzunezko narrazioen sortzaileekin osatzen da zuzeneko emanaldia, bertsoen hariari eta musikaren aireari paisaiak erantsiz; paisaia humanoak, urbanoak, mundanoak.

 

Visitas
241
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios