ARTEDRAMA & AXUT! & DEJABÚ: "Zaldi Urdina" Biraren datak

17 de Enero de 2020. Euskal Herria. Sin municipio /// Sin provincia. 19:00h. 8-12€
Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama, Axut! eta Dejabú Panpin Laborategia eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak, Hamlet edo Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio.

Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.

Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.

Ez galdu antzezlan hau ikusteko aukera. Kriston bira egingo dute Euskal Herrian zehar. Beraz, aukeratu zure gustukoen lekua ta zatoz dastatzera eusko label antzerkiaren pieza berria!

URTARRILEKO EMANALDIAK 

URTARRILAK 10 ZARAUTZ   
Modelo Aretoa 22:00

URTARRILAK 12 ARRASATE   
Amaia Antzokia 19:30

URTARRILAK 17 AZKOITIA 
Baztartxo Antzokia 21:30

URTARRILAK 24 ELORRIO  
Arriola Antzokia 20:00

URTARRILAK 25 DURANGO   
San Agustin Kulturgunea 20:00

URTARRILAK 26 ATAUN 
Herri Antzokia 19:00

URTARRILAK 31 GALDAKAO 
Torrezabal K.E. 21:00

 

Visitas
1556
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios