HAIZEA

29 de Octubre de 2020. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:15h. Invitación/Gonbidape

Uda oparoaren ostean beti datoz ikasturte berria eta udazkena, elkarri lotuta, elkarren beharrean, eta elkar hartuta. Oihaneder Euskararen Etxean ere uda aberatsa izan da, bai jardueretan bai publikoaren erantzunean. Jarduera anitz ugari iragarri ziren, eta baita gauzatu ere, baina interesgarriena publiko ezberdinen erantzuna izan da: jendea kultura gosez dago, Oihanederren jarraitzaileek kulturaz elikatu eta babestu nahi dute.

Kultura balore segurua da pandemiarik arriskutsuenari aurre egiteko, beldurra uxatzeko, eta horri heldu nahi zaio Oihanederren ere: kultura jorratzeari, hedatzeari eta elkar babesteari. Beraz, udazkena benetako uda-goien segurua izan dadin, datorren astetik aurrera eta abenduaren 20ra bitartean, mota askotako jarduerak antolatuko dira publiko ezberdin ugari euskal kulturara erakartzeko asmotan, denak eskuragarri, guztiak erakargarri: kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, lehiaketak, jardunaldiak, ikuskizunak, filmak,deialdiak...

URRIKO EGITARAUA

  • Urriak 6: #FEMALE PLEASURE filma (19:00)
  • Urriak 14: IZENIK GABE, 200X133 dokumentala (18:00)
  • Urriak 15: ARRAUN THE BASQUE'S WORLD erakusketa (hasta el 1 de noviembre)
  • Urriak 17: ATOPIA RPG: Euskal Herria arraroa da_Aurkezpena eta rol-partidak (18:00)
  • Urriak 20: BATERA, KULTUR PROIEKTUAK ELKARREKIN deialdiaren hasiera (abenduaren 20ra arte)
  • Urriak 21: IVAN IGARTUA_SORABIERA (HITZ ADINA MINTZO) (19:00)
  • Urriak 22: AMETS ARZALLUS_MIÑAN liburuaren aurkezpena (19:00)
  • Urriak 29: HAIZEA_Kontzertua_Arabako euskal rapa (19:30)

Visitas
360
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios