NOTICIAS

Durangoko Azokak itxura aldaketa eta euskal kulturaren fruitu berriak dakar 54. edizioan

·
Bueltan da urteroko euskal kulturaren ekimen galduezinetako bat. Durangoko azokak urtero deskubritzen dizkigu euskal kultura arloko berritasun nagusiak eta baita gaboneko erosketekin lagundu ere! DA! 54. edizioan, azokaren mikro ekosisteman jarri du fokua Oier Zuñigak egindako kartelak eta abenduaren 5tik 9ra arte ospatuko da, betiko lekuan baina berrikuntza pare batekin.

Bueltan da urteroko euskal kulturaren ekimen galduezinetako bat. Durangoko azokak urtero deskubritzen dizkigu euskal kultura arloko berritasun nagusiak eta baita gaboneko erosketekin lagundu ere! DA! 54. edizioan, azokaren mikro ekosisteman jarri du fokua Oier Zuñigak egindako kartelak eta abenduaren 5tik 9ra arte ospatuko da, betiko lekuan baina berrikuntza pare batekin.

Durangoko Azoka anitza da, zentzu siko eta metaforikoan. Batek azoka ikusten du, besteak entzun, batzuek abestu, norbaitek ikutu, bakarren batek laztandu, agian usaindu, edota dastatu. Askok irakurri eta beste hainbestek sentitu: kultura modu desberdinetan guztion eskura dagoela adieraziz.

Bime eta bestelako festibalen antzera jokatuz, aurten DA! Pro egitasmoa aurkeztuko dute, non musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa antolatuko dira. 264 erakusmahai egongo dira Landakon, 405 nobedaderekin: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari...

Lehenengo aldiz 30 urtez, erakusmahaiak berriztuko dira, irudi orokorra aldatuz. Ahotsenean Euskal Herriko 111 talde batuko dira, haien artean Mockers, La Basu, Mikel Urdangarin, Xabi bandini bere bakarkako lan berria aurkezten eta askoz gehiago, zorionezko egiataraua amaiezinean.

54. edizioan 200 ekitaldi baino gehiago egongo dira, 700 metrotan eta 5 minutuko distantzian. Urtero bezala, sortzaile ezagunek sortzaile hasiberriekin partekatuko dute eszenatokia. Produktuei dagokienez, 405 nobedade egongo dira: 273 liburu, 91 disko, 16 aldizkari, 5 ikus-entzunezko eta 20 bestelakoak. Autoekoizleen plazan, bere aldetik, 14 sortzaile batuko dira, disko, liburu eta ikus-entzunezkoekin.

Gogoetaren Plaza Musika Eskolan antolatuko da lehenengo aldiz, eta bertan landuko diren gaiak honakoak izango dira: lizentzia libreak hedabideetan, euskal prentsa, kulturgintzaren profesionalizazioa eta euskara integrazio hizkuntza gisa. Kabi@ kultura digitalaren gunea izango da, eta ohiko topaketez gain (Gamer gela, wikilariak...) oso aurkezpen interesgarriak egingo dituzte. Egitaraua, gainera, kontzertu batekin amaituko dute: "Mauriziak ez du inor hil". 

Szenatokian, bere aldetik, Kukai dantza taldearen "Erritu" ikuskizuna izango dute, eta asteburuan Dantza eta Antzerki Laburren Jaialdia egingo dute, 10 konpainia eta 30 emanaldirekin. Zatoz guzti hau ikustera eta euskal kulturaz gozatzera. Egitaraua kontsultatu dezakezu DA! web orrialdean edota pdf-a gorde. Eta adi egon Plateruena Kafe Antzokiko kontzertuei:

Osteguna 5
EN TOL SARMIENTO
Plateruena. Durango /// Bizkaia. 23:00h. 8€/10€

Ostirala 6
Plateruena. Durango /// Bizkaia. 23:00h. 12€/15€
 
Larunbata 7
Plateruena. Durango /// Bizkaia. 23:00h. 10€/13€
 
Igandea 8
Plateruena. Durango /// Bizkaia. 20:00h. Doan. Gratis. Free!
 

 

 

 

 

 

Visitas
276
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios